Hileta Kantu Nafarra

Hileta Kantu Nafarra

Zetak

Длительность: 3:49
Год: 2024
Скачать MP3

Текст песни

""Gorroto zenituen hileta kantu nafarrak 
ta orain idazten dizut bat
Iparraldean bezala
herriaren erdian
zutitu nahi baitizut hilarritxo bat

Zaude orain
Oskorriren kantutan 
Itxasgorrietan Ekhi ondoratzen denean
Amaren begietan 
betirako itzali zinela zioen unean
Eta orain zer esan...

Ipar-haizea maitatzen erakutsi zidanari zer esan
Ibarbeltzen negu gordin hau epeldu zidanari nola esan...

Agur
Asko nuen esateko 
Asko zuri emateko
Agur
Arakiletik dator Herio 
Behar baino lehenago

Enara bat kokatu da berriz gure leihoan 
ta nik zu zattut besotan 

Urederra bera bezala 
gauerdi pare hortan 
atseden hartu duzu bapatean

Nire kantuen armonia zen bidelagunari zer esan
Ixiltasunaren hizkuntzan ulertzen zidan horri nola esan...

Agur
Asko nuen esateko
Asko zuri emateko
Agur
Arakiletik dator Herio 
Behar baino lehenago

Ta Kantauritik harago
zerbait balego
besarkatuko gara berriro
batzen gattuenean Heriok

Agur
Arakiletik dator Herio""